• Páginas

  • Categorías

  • Archivos

> Berria: Azaroak 25 > KALERA ERAMAN DUTE GENERO INDARKERIAREAN AURKAKO OIHUA

Kalera eraman dute genero indarkeriaren aurkako oihua
Baionan gutun bat eman diote Jean Grenet auzapez eta Frantziako diputatuari, genero indarkeriaren kontrako lege markoa eskatuz. Genero indarkeriagatik aurten Euskal Herrian hil diren bost emakumeak gogoratu dituzte
Berria, 2008-11-26 # Garikoitz Goikoetxea (Bilbo), Aitor Renteria (Baiona ) eta Ainara Arratibel (Donostia)

Genero [...]

> Erreportajea: Berdintasuna > BA AL DAGO EMAKUME TXAPELDUNIK?

Ba al dago emakume txapeldunik?
Eusko Jaurlaritzako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak Gerediagari eskatu dio emakumeei erreferentzia egiten dien elementuren bat jartzeko Durangoko 43. Azoka iragartzen duen kartelean.
Berria, 2008-11-15 # Aitor Abaroa

Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokari hasiera emateko hiru aste falta dira. Ohikoa ez den arren, aurten, azoka, hasi aurretik dago guztien [...]

> Iritzia: Koldo Aldabe > ESTEREOTIPOAK AZOKAN

Estereotipoak azokan
Berria, 2008-11-13 # Koldo Aldabe

Izenburua pertsonaia literario batean oinarritzen da, besterik gabe, eta kasualitatez gizona da. Irudiari dagokionez: alde batetik, betaurrekoak neska batenak dira eta, bestetik, zergatik ikusi gizasemea txapelaren azpian denok badugu burua? Agian, gizartean ikuspegi matxista sustraituta dagoelako? Ez al da hobe, feminismokerian erori gabe, ezer ez dagoen lekuan bilatzeari utzi [...]

> Berria: Berdindtasuna > GIZON IKUSEZINAREN KARTELA ALDATZEKO ESKATU DUTE

Gizon ikusezinaren kartela aldatzeko eskatu dute
Berria, 2008-11-12

Berdintasunerako Defentsa Erakundeak Durangoko aurtengo azokaren kartela aldatzeko eskatu dio Gerediaga Elkarteari, azokaren antolatzaileari. Gizon ikusezina azokan leloa duen kartelak emakumeak euskal kulturan «ikusezin» uzten dituela uste du erakundeak, eta, horregatik, esaldia aldatzeko eta irudian emakumeei erreferentzia egingo dien elementuren bat ezartzeko eskatu du.

> Berria: Indarkeria > BILBO: BI GIZON ATXILOTU DITUZTE, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA LEPORATUTA

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta
Berria, 2008-11-03

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat -F.M.G.- atzeman zuten atzo Bilbon, ama mehatxatu zuelakoan eta ugazaitari sukaldeko labana sartu ziolako ustez. Emakumeak eman zien gertakariaren berri ertzainei, eta hauek haien etxera joan ziren -hiriko erdigunean dago-, arratsaldeko zazpietan. Ertzainek esan dutenez, gizonezkoak bizkarrean sartu zion labana ugazaitari [...]

> Laburrak: Oroitzapena > GEHITUK FRANKISMOAN HOMOSEXUALEK JASANDAKO JAZARPENA GOGORARAZIKO DU

Gehituk frankismoan homosexualek jasandako jazarpena gogoraraziko du
Berria, 2008-10-25 # Erredakzioa · Donostia

Gehitu gay eta lesbianen kolektiboak ekitaldi sorta antolatu du datorren astean homosexualek eta transexualek frankismoan jasan zuten jazarpena gogora ekartzeko. Donostian eta Miarritzen (Lapurdi) egingo dira jardunaldiak, eta memoria historikoa berreskuratze aldera, besteak beste, Fernando Olmeda idazleak eta Antonio Ruiz frankismo garaian preso egondakoek [...]

> Berria: Salaketak > GIPUZKOA: ZUBIETAN "MAKROKARTZELA" ERAIKITZEAREN AURKA MOZIOAK AURKEZTUKO DITUZTE UDALETAN

Zubietan «makrokartzela» eraikitzearen aurka mozioak aurkeztuko dituzte udaletan
Egungo kartzela eredua baino alternatiba «humanoagoak» eskatu ditu hamaika eragilek osatutako plataformak
Berria, 2008-10-18 # Ainhoa Sarasola · Donostia

Espainiako Gobernuak Zubietan (Gipuzkoa) eraiki nahi duen espetxearen aurkako mozioak aurkeztuko ditu udaletan Gipuzkoako Makroespetxearen Aurkako Plataformak. Mozioaren bidez, «Zubietako espetxe ereduaren edo makroespetxearen eraikuntza egitasmoaren aurkako jarrera» agertzeko eskatuko die [...]

> Elkarrizketa: Iñaki Saratxaga > "BELAUNALDIAK BEHARKO DIRA ARTEAN HOMOSEXUALITATEA NORMALTZAT HARTZEKO"

Iñaki Saratxaga – Artista: «Belaunaldiak beharko dira artean homosexualitatea normaltzat hartzeko»
Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila du ikusgai Bilboko argazkilari, bideogile eta marrazkilariak Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo elkartean. Urri osoan egongo da zabalik.
Berria, 2008-10-14 # Edu Lartzanguren

Iñaki Saratxaga (Bilbo, 1956) argazkilaria da, eta bideogintzan aritu izan da azken urteotan. Arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen artean jartzen du [...]

> Berria: Trans > TRANSEXUALITATEA BURUKO ERITASUNEN ZERRENDATIK ATERATZEKO ESKATU DUTE

Transexualitatea buruko eritasunen zerrendatik ateratzeko eskatu dute
Bilbon eta Donostian elkarretaratzeak egin dituzte gizartean nagusi den «gizon-emakume binarismoa» amaitzeko
Berria, 2008-10-12 # Ainhoa Sarasola · Donostia

DMS-IV. Hizki horiekin dago jasota buruko eritasunen Europako zerrendan transexualitatea. AEBetako zerrendan ere jasota dago, beste kode batekin. Hizkiak hizki, transexualitatea buruko eritasun gisa hartzen du egun Osasunerako Mundu [...]

> Berria: Feminismoak > EMAKUMEEN ESKUBIDEAK "MUGATZEN" ARI DIRELA DERITZO BILGUNE FEMINISTAK

Emakumeen eskubideak «mugatzen» ari direla deritzo Bilgune Feministak
Martxoaren 8ko data «errespetatzeko» eta egun horretan hauteskunderik ez egiteko «exijitu» dute
Berria, 2008-10-11 # Mikel Peruarena · Donostia

«Historian zehar, batez ere gure borrokaren bidez, lortutako esparruak eta eskubide urriak ezabatzen edo mugatzen ari dira». Udan amaitu den ikasturtearen balantzea egin dute Bilgune Feministako bozeramaileek, [...]