• Páginas

  • Categorías

  • Archivos

> Komunikatua: EHGAM / Aldarte > TRANSEXUALITATEA DESIKIATRIZATZEAREN ALDEKO PLATAFORMA

TRANSEXUALITATEA DESIKIATRIZATZEAREN ALDEKO PLATAFORMA
EHGAM-DOK, 2008-12-02 # Jaime Mendia(EHGAM-BIZKAIA taldekoa) / Lala Mujika (ALDARTEko kidea)

1990eko maiatzaren 17an, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) homosexualitatea atera zuen Nazioarteko Gaixotasunen eta beste Osasun- Arazoen Sailkapen Estatistikotik (CIE-9, oraingo CIE-10ren aurreko bertsioa). Erresuma Batuko gobernuak gauza bera egin zuen 1994an eta, ondoren, Errusiar Federazioko Osasun Ministerioak 1999an eta Txinako Psikiatria-Elkarteak 2001ean. [...]

> Berria: Abenduak 1 > XINGOLA GORRIAK, EZ AHAZTEKO

Xingola gorriak, ez ahazteko
Hiesaren aurkako egunean zenbait jarduera egin dituzte
Irutxuloko Hitza, 2008-12-02

Eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta hori dela-eta, Bulebarreko arkupeetan jarri behar izan zituzten beren mahaiak Ehgam eta Acasgi elkarteetako kideek. Eguerdian informazioa banatzen aritu ziren. Informazioaz gain, kondoiak eman zizkieten mahaira hurbildu zirenei. Eta nola ez, hiesaren aurkako egunaren ikurra, xingola gorria [...]

> Komunikatua: CESIDA > GIBAREKIN ETA HIESAREKIN BIZI DIREN PERTSONEN GIZA ESKUBIDEEN ERRESPETUAREN ALDE

HIESAREN NAZIOARTEKO EGUNA MANIFESTUA
GIBarekin ETA HIESarekin BIZI DIREN PERTSONEN GIZA ESKUBIDEEN ERRESPETUAREN ALDE, DISKRIMAZIOAREN ETA ESTIGMATIZATZEAREN AURKA
CESIDA, 2008-12-01 # GIB/HIESaren ESTATU KOORDINAKUNDEA

Aurten GIBaren eta HIESaren inguruko mobilizazio globalaren 20. urteurrena ospatzen da. 1988tik, abenduaren lehen egunean mundu mailan agertzen gara eta gure indarrak batzen ditugu GIBaren inguruko arazoak ikus arazteko asmoz. CESIDAko kide garen 70 [...]

> Komunikatua: Donostiako Koordinadora Feminista > ZIRIA SARTZEN DIGUZUE, GU ERAILTZEN JARRAITZEN DUZUE

ZIRIA SARTZEN DIGUZUE, GU ERAILTZEN JARRAITZEN DUZUE
INDARKERIA MATXISTARI ERANTZUN!!!!
Donostiako Koordinadora Feminista, 2008-11-25

Gaur, azaroaren 25a, Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunean, berriz ere urteroko salaketa egitera gatoz: erailtzen jarraitzen gaituzte.

Aurten, emakumeen erailketen etengabeko jarioa ikusten ari gara,; erailketa hauen oihartzuna, tamalez, hutsaren hurrengoan geratzen da, eta: erailtzen jarraitzen gaituzte.

Egoera honek agerian uzten du ez dagoela [...]

> Iritzia: IÑIGO AIERTZA > HOMOFOBIA

Homofobia
EHGAM-DOK, 2008-11-19 # Iñigo Aiertza

Aupa lagunok!
Berriz ere homofobia kasuak barra barra ditugu hedabideetan barrena.
Atzo E.H.G.A.M.-en webgunean Carlos III ospitaleak guregaitik duen irizpidea irakurri nuenean, jenio bizian ez jartzeagaitik, ia barrez lehertu nintzen.
Badira 3 urte homosexualen arteko ezkontzan legeztatu zirela, baina badirudi gizartearen gehiengo batek, eta okerrenak “osasun zerbitzuetako profesionalak, eta oso ezkertiar eta [...]

> Iritzia: Imanol Alvarez > BINARISMOA ETA ZIKLIKOTASUNA

Binarismoa eta ziklikotasuna
Argia, 2008-11-16 # Imanol Alvarez

Nire ingurumarian binarismo hitza bolo-bolo dabil azken boladan. Zer ote den binarismoa? Bada, gizonak eta andreak baino ez daudela defendatzeari esaten zaio binarismo. Alegia, homosexualak ala heterosexualak baino ez daudela; edota aktiboak ala pasiboak…

Euskal gay mugimendua sortu zenetik, nire taldean beti aldarrikatu dugu egon badaudela pertsona batzuk –gure kulturan [...]

> Komunikatua: Donostiako Koordinadora Feminista > EMAKUMEAK GORROTATZEN DITUZTEN GIZONEZKOAK

Emakumeak gorrotatzen dituzten gizonezkoak
Donostiako Koordinadora Feminista, 2008-10-30

Joan den astean Donostiako Loiolako Erribera auzoan neska bat bortxatu zuten. Berehala etorri ziren erreakzioak. Era guztietako komentarioak entzun ditugu, izugarrienak etorkinen kontrakoak izan dira, bete batzuk auzoaren argiztatze txarrari errua botatzen diote.
Baina zoritxarrez hau ez da gure hirian gertatu den eraso bakarra. Aurten ertzaintzak 102 gizonezko atxilotu [...]

> Berria: Salaketak > GIPUZKOA: ZUBIETAN "MAKROKARTZELA" ERAIKITZEAREN AURKA MOZIOAK AURKEZTUKO DITUZTE UDALETAN

Zubietan «makrokartzela» eraikitzearen aurka mozioak aurkeztuko dituzte udaletan
Egungo kartzela eredua baino alternatiba «humanoagoak» eskatu ditu hamaika eragilek osatutako plataformak
Berria, 2008-10-18 # Ainhoa Sarasola · Donostia

Espainiako Gobernuak Zubietan (Gipuzkoa) eraiki nahi duen espetxearen aurkako mozioak aurkeztuko ditu udaletan Gipuzkoako Makroespetxearen Aurkako Plataformak. Mozioaren bidez, «Zubietako espetxe ereduaren edo makroespetxearen eraikuntza egitasmoaren aurkako jarrera» agertzeko eskatuko die [...]

> Elkarrizketa: Iñaki Saratxaga > "BELAUNALDIAK BEHARKO DIRA ARTEAN HOMOSEXUALITATEA NORMALTZAT HARTZEKO"

Iñaki Saratxaga – Artista: «Belaunaldiak beharko dira artean homosexualitatea normaltzat hartzeko»
Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila du ikusgai Bilboko argazkilari, bideogile eta marrazkilariak Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo elkartean. Urri osoan egongo da zabalik.
Berria, 2008-10-14 # Edu Lartzanguren

Iñaki Saratxaga (Bilbo, 1956) argazkilaria da, eta bideogintzan aritu izan da azken urteotan. Arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen artean jartzen du [...]

> Berria: Trans > TRANSEXUALITATEA BURUKO ERITASUNEN ZERRENDATIK ATERATZEKO ESKATU DUTE

Transexualitatea buruko eritasunen zerrendatik ateratzeko eskatu dute
Bilbon eta Donostian elkarretaratzeak egin dituzte gizartean nagusi den «gizon-emakume binarismoa» amaitzeko
Berria, 2008-10-12 # Ainhoa Sarasola · Donostia

DMS-IV. Hizki horiekin dago jasota buruko eritasunen Europako zerrendan transexualitatea. AEBetako zerrendan ere jasota dago, beste kode batekin. Hizkiak hizki, transexualitatea buruko eritasun gisa hartzen du egun Osasunerako Mundu [...]